Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilika mugarri garrantzitzua da Bizkaiko Gotiko berantiarraren barruan. Eleiza onek beti oharkera deitu dau bere gotiko altzarri haunditasunagas, bere eskultur aurrekoaldea eta barruko aberastazuna. Andra Mari Zeruratzea basÃlika, Lekeitioko arrantzale hirian kokatuta dago, Bizkaiko kostaldean, eta XV Mendekoa da. Lekeitioko hiria, beti egonda itsasoari lotuta, bere jendea balearrantzalean eta arrantzako arazoetan aritu izan dira. Eguneko Agur Otoitza: ¡Antiguako Ama Kutuna, gure biotzaren itxaso erdian argi egitera etorri ziñan, Ama, laztana. Iñoiz baño arerio geyagoz inguratuta gagoz. Arrantzaliak, kaitik urrundu ezkero, zeruko izarrari begiratuten dautse, itxaso erdian ondatuko espadita. Ama! Geube Jaungoikoaren laguntasuna galduta, noiz ondatuko gabiltz. Argi egiguzu bada, Zeus, eta zeruko kai ederrera bildur barik igongo dogu. Nora yoko dogu bestela? Elorri orretan gure uri au zaindu ta gordeteko eziñan, bada, agertu? Gu aintxiñako lekeitiar zarren semiak gara. Eurak lez, geube, siñesmenian argiak,eta maitasunian sutsuak izan nai dogu. Zeure ardurapian artu gagizuz eta gure gurari hederá lortuko dogu. (Iru Agur Maria , eta eskabidia). Biotzik beruenagaz ezkerrak egin nai neukixuz, emon deustasuzan ondasunagaitik. Baña, eskerik aundiana, biotz-ikararik maitekorrena, guere erriaren Aingeru yagolia sarialako da: gure arrantzale zintzuen kai hederra zarialako, eta geure malko guztier gozotegi zoragarria zarialako. ¡ Antiguako Ama biguna¡ Gure Erriko umetxuak, gure gastiak, gure sendiak etxaik guztietatik zainduizuz. Lurrian zeure-zeuriak ixanda, zeruan-be zeuriak beti ixateko.Alantxe izan bedi. |
© BasÃlica de Lekeitio. C/ Abaroa s/n. 48280. Lekeitio. Bizkaia. | Powered by Bajoelagua Factory |